XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7 LAGUN ARTEKO KARTAK BASABURU'TAR XABIER(Gipuzkoa)
Olabide'tar Anton AZKOITIAdiskide zar: Ire karta pozgarria jaso berri diat.
Ameriketatik indiano eginda atorrela, alajaña!.
Ekarri dekan diru-poltsa orrek, gure etxean oso arrera ona izango likek: nun gastaturik ezpadek, ire kezkak aguro kenduko dizkiat nik.
Andrea ta seme-alaba bana ditukela, diok.
Gurean, iru seme ta lau alabetaraño igoak gaituk.
Zazpi ao, ta iñork agiñeko miñik ez.
Andre-gizonokin, bederatzi, motell.
Bederatzi maiko, ta zeñek baño zeñek jateko gogo ederragoa: ta aurten udazken ona egiten baziguk, amargarrena or izango diagu titi-eske.
Nik etzekiat zer arraio duan gure etxeak, baña udazkenean ego-aizeak gogor jotzen badu gure atadi aurrean, inguruko arboletatik etxean orbel berriren bat sartzen zaiguk.
Aurtengo orbel onek ere, dentista bearrik ez dik izango, iñola ere: urte gutxi barru, lapikoari ortz ederrak erakutsiko zizkiok, Jainkoari eskerrak.
Etorriko aizekan gurera?.
Nai dekanean, motell.
Gure andreak bi aza-ostro naikoa dizkik, bi pamili betetzeko.
Peseta iraun-arazten, ortan dek ba mutilla!.
Eguna aukera zak ba, ta aurrez bi letra jartzen badizkidak, goia jotzerañoko bazkari ta txolartea egingo diagu alkarrekin.
Ire andreari, milla gorantzi, ta seme-alabei besarkada bana.
Besoak zabalik zai gelditzen zaik ire lagun zar.